'Mavka, basoaren zaindaria' filma, hondartzako zineman

Maria Maya Manterola

Familia guztiarentzako moduko animaziozko filma hautatu dute denboraldiko lehen saiorako. Asteazkenean izango da, 22:00etan hondartzan.

Haur eta gaztetxoentzako animaziozko bi pelikula proiektatuko dituzte aurten aire zabaleko zinema emanaldian. Lehena, etzi izango da, asteazkenarekin, eta Mavka, basoaren zaindaria filma hautatu dute saio horretarako. Hondartzan izango da emanaldia, 22:00etan.

Mavka, basoaren zaindiaria 2023ko film ukrainarra da eta Mavka basoaren arimaren abenturak ditu hizpide. Izaki fantastikoz betetako erresuma sorginduko zaindaria da Mavka, eta basoa erasoetatik babesteko zeregina du; baita gizakien oldarraldietatik ere. Baina Mavkak Lukas ezagutuko du, mendietan galdutako gazte musikazalea, eta maitemindu egingo dira. Haien istorioak erresuman izango dituen ondorioei aurre egin beharko diete elkarrekin, Mavkak basoa salbatu arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide