Eskertza gutuna udako ikastaroko parte hartzaileei

Helduak adi!

Ikastaroko irudi bat. (@bizipoz)

Ondorengo gutuna igorri du Helduak adi! elkarteak. Eskerrak emateaz gain, ikastaroaren grabazioak kontsulta daitezkeela jakinarazi du. 

Jaso gure eskerrik zintzoenak Helduak adi! elkartearen Adinekoak erronka global eta lokalen aurrean: komunikazioa eta saretzea XIV. Udako ikastaroan parte hartzeagatik.

Ez dira erronka makalak egun horietan landu ditugunak. Gure aldetik, garbi daukagu ez diegula bizkarrik emango. Ikastaroan esandakoen laburpena atxikirik eskura dezakezu.

Bestalde, gogoan izan hurrengo hiru hilabetetan UIKeko ikasleen atalean zintzilikaturik egongo direla grabatuta dauden jardunaldiak.

Oraingoz besterik gabe, hurrengo urteko ikastaroan ere elkar ikusiko dugulakoan, ondo izan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide