Giro polita jarri du Martin de Martek

Onintza Lete Arrieta

Aritzaga plazan jende asko elkartu zen atzo arratsaldean talde zarauztarraren zuzeneko emanaldiaz gozatzeko. Eguraldia lagun, Arkupe elkarteak antolatutako saioa plan polita izan zen herrigunean zeudenentzat.

Hondartza giroa zegoen atzokoan, baina arratsalde partean errioan estropadak jokatzen zirela aprobetxatuta Aritzaga plazan Martin de Marteren kontzertua antolatuta zeukan Arkupe elkarteak –hain zuzen herritarrak eta bisitariak herrigunean mantentzeko–, eta giro polita jarri zuten zarauztarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide