Orioko aurreneko lau emanaldietako sarrera guztiak agortuta ditu Gure Zirkuak

Onintza Lete Arrieta 2024ko abu. 3a, 12:23

Gure Zirkuko 2022ko emanaldi bat. (Onintza Lete Arrieta)

Gaur 19:00etan hasiko da magia Muntoko berdegunean, Gure Zirkuko karpako argiak itzaltzean, eta ez dago sarrerarik gaurko, biharko eta hurrengo ostegun eta ostiraleko emanaldietarako. Hilaren 24ra arte, hamahiru emanaldi eskainiko dituzte guztira herrian. 

Aurten ere Mendibeltz futbol zelai ondoko berdegunean pasatuko du abuztua Gure Zirkuak, eta gaur bertan izango da lehendabiziko emanaldia, 19:00etan. Hilaren 24ra bitartean hamahiru saio eskainiko ditu, eta sarrerak agortuta daude aurreneko egunetarako: hain zuzen, sarrerarik ez dago gaurko, biharko, osteguneko eta ostiraleko saioetarako.

Hilaren 10etik aurrerako sarrerak, berriz, online daude salgai. Saioak 19:00etan izango dira, eta larunbatetan bi emanaldi eskainiko dituzte, 12:00etan ere egingo baitute ikuskizuna Iker Galartzak zuzentzen duen zirkuak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide