Bihar eguerdian egingo dute euskal preso eta iheslarien aldeko hondartzetako mobilizazioa

Onintza Lete Arrieta 2024ko abu. 3a, 10:00

Presoen aldeko mobilizazio bat, Antilla hondartzatik herrigunerantz bidean.

Kosta ala kosta, etxera lelopean, autobideko zubipean elkartuko dira. Etxeratek eta Sare Herritarrak sei hondartzatara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria , tartean Oriokora. Gipuzkoan beste bi mobilizazio bakarrik egingo dituzte, bat Donostiako Ondarretan, eta bestea Mutrikun.

Urtero bezala, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarriak hondartzetara eramango ditu Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak. Sare Herritarrarekin batera antolatu dute aurtengo ekintza, eta guztira euskal kostaldeko sei hondartzatan mobilizatuko dira bihar.

Orion izango da mobilizazioetako bat. Hitzordua 12:00etan da, autobideko zubipean. Ordu berean egingo dituzte protestak gainontzeko bost herrietan ere, Kosta ala kosta, etxera lelopean: Gipuzkoan Donostian Ondarretan eta Mutrikun; eta Bizkaian, berriz, Bakion, Laidan eta Lekeition.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide