Amaitu dituzte Anibarko Portuko autobus geltokian semaforoak jartzeko lanak

Onintza Lete Arrieta

Auto bat Anibarko Portuko semaforo aurretik igarotzen. (Orioko Udala)

Gaurtik martxan dira semaforoak, "auzotarrek errepidea segurtasunez gurutzatu ahal izateko".

Orioko Udala ekainean hasi zen semaforoak jartzen Anibarko Portua auzoko autobus geltoki parean, "auzotarrek errepidea segurtasunez gurutzatu ahal izateko".

Udalaren arabera, "Anibarko Portuko bizilagunek aspaldi egindako eskariari erantzunez" jarri ditu semaforoak, eta gaurtik martxan dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide