Udalak salbagailua jarri du barran

Onintza Lete Arrieta 2024ko abu. 2a, 08:31

Udalak hondartzako barran jarri berri duen salbagailua. (Orioko Udala)

Hondartzan eta errioaren bokalean herritarren eta bainularien segurtasuna handitzeko helburuarekin jarri du salbagailua Orioko Udalak.

Salbagailu edo salbamendu-uztaia jarri du Orioko Udalak barran, hondartza eta errio bokaleko segurtasuna hobetzeko asmoarekin. Sorosleen eta herritar guztien eskura egongo da, eta horregatik, udalak herritarrei eskatu die arduraz jokatzeko; hau da, salbagailua egoki erabiltzeko eta itsasoan larri daudenei laguntzeko bakarrik erabiltzeko.

Horrez gain, errioan edo hondartzan bainatzerakoan zuhurtziaz eta zentzuz jokatzera ere deia du udalak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide