Iritsi da Gure Zirkua Oriora

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 30a, 10:00

Larunbat honetan hasiko dira emanaldiak ematen Mendibeltz futbol zelaiaren alboko belardian. Sarrerak eskuragarri daude Gure Zirkuaren webgunean.

Atzo iritsi zen Gure Zirkua Oriora. Gaur goizean hasi dira Mendibeltz futbol zelaiaren alboko belardian hasi dira karpa muntatzen, eta abuztuaren 3an, larunbatarekin, hasiko dituzte emanaldiak, eta abuztuaren 24ra arte egingo dituzte saioak, ostegunetik igandera. Pase guztiak 19:00etan izango dira, eta horrez gain, bi emanaldi gehiago eskainiko dituzte abuztuaren 17an eta 24an, larunbatak biak; egun horietan 12:00etan bigarren saio bat egingo dute.

Sarrerak eskuragarri daude Gure Zirkuaren webgunean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide