- Hiriak ez du barkatuko (Bananas)
"Momentu honetan seguruenik gehien entzuten dudan taldea izango da. Duela gutxi lan berria atera dute, eta hau da bertako kantuetako bat. Oro har, dauzkaten hiru lanetako abesti guztiak ditut atsegin, baina bat aukeratu behar denez, hauxe ipiniko dut. Oso espresiboa iruditzen zait egiten duten musika".
- Koilarak (Izaro)
"Konfinamendu garaian etxeratzea eta etxetik lanean jarduteko denbora gehienean entzun nuen. Eta, ordutik, Izaro zale handia bihurtu naiz. Oso atseginak egiten zaizkit bere ahotsa eta musika".
- Bera rock city (Sexty Sexers)
"Euskal Herriko taldeen artean gehien gustatzen zaidana da. Pena handia daukat zuzenean ezin izan ditudalako ikusi, jakin badakit eta oso zuzeneko potenteak egiten zituztela. Orioko festa batzuetan plazan egon ziren, baina ezin izan nuen bertan egon, edo momentuan ez nintzen konsziente benetan zer galtzen nuen…".
- Summerholidays vs punkroutine (Refused)
"Kanpoko taldeak asko entzun ditut; gehien horiek entzuten ditudala esango nuke. Punk-rocka, hardcoreak… baina guztietatik bat aukeratzekotan, Refused taldea, dudarik gabe, punta-puntan jarriko nuke. Zuzenean ikusteko aukera izan dut behin baino gehiagotan, eta txundigarriak iruditu zaizkit beti".
- Izar iheskorra (Etzakit)
"Ume garaira bidaiatuz, Mediterraneora egiten genituen urteroko bidaietan falta ez zen talde bat. Anaia eta biok, gurasoekin batera kantatzen joaten ginen. Urte luzez entzun ez arren, oraindik burura etortzen diren letra horietakoak dira niretzako".