Eguraldi iragarpena medio larunbatetik ostiralera pasa dute Antillako 3. Reggae Festibala

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 24a, 15:00

Orioko Udalak erabaki du hirugarren urtez jarraian antolatu duen Reggae Festibala egun bat aurreratzea. Hala, hilaren 27an, larunbatean, beharrean, hilaren 26an, ostiralean, egingo da. Eguraldi iragarpenak tarteko egin dute aldaketa.

Uztailaren 27an, larunbatarekin, zegoen iragarrita hirugarren urtez jarraian Reggae Festibala, baina, egun bat aurreratzea adostu du udalak. Hilaren 26an, ostiralarekin, egingo da. Izan ere, larunbatean euria dago iragarrita, eta gainerako eragileekin hala adostuta, hartu du erabakia udalak.

Reggae estiloko bakarlari eta taldeen doinuak entzungo dira. Talde hauek joko dute 17:00etatik aurrera Antilla hondartzaren berdegunean jarritako oholtzan: Ines Pardo, King Konsul, Hereje Fighters, Lua Matheus, Revolutionary Brothers eta Asimov (DJ Uve).

Antolatzaileek iragarri dutenez, 22:00ak arte luzatuko da festibala.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide