Urola Kostako Udal Elkarteak jakinarazi duenez, uztailaren 29tik aurrera itxi egingo dute Estropalari kaleko biribilgunean dagoen bio-hondakinen edukiontzia. Ondorioz, egun horretatik aurrera puntu horretan dagoen hondakin organikoen edukiontzia ireki ahal izateko beharrezkoa izango da bizilagunen txartela erabiltzea.
Erakundeak gogorarazi nahi izan du, era berean, txartel bakoitza etxebizitza bakar bati dagokiola, eta dagokion bilketa punturako edukiontziak ireki ditzakeela. "Txartela galdu edo hondatuz gero", berria eskuratu ahal izango dute herritarrek udaletxeak edo Udal Elkartearen egoitzan.