Energia prestakuntza eta aholkularitza saioak eskainiko dizkie enpresei Urola Kostako Udal Elkarteak

Ian Ruiz Lizaso 2024ko uzt. 22a, 13:00

Pertsona bat, energia aurrezteko ideiak idazten.

Saioak irailean egingo dituzte, eta interesa duten enpresek aurrez eman beharko dute izena. Eraginkortasunean, energian eta ingeniaritzan aditu den enpresa baten laguntzarekin egingo dituzte saio horiek.

Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) enpresei prestakuntza eta aholkuraritza eskaini nahi die energia kontsumoa murriztu eta energia berriztagarriak sustatu ditzaten, hala beren lehiakortasuna areagotzeko. Eraginkortasunean, energian eta ingenieritzan aditu den enpresa baten laguntzarekin egingo dituzte saioak, irailean.

Programaren helburuak eta onurak honakoak dira: lehiakortasuna hobetzea kontsumoa murrizteko, jasangarritasuna sustatzea energia berreiztagarrien erabilera sustatzeko, kontsumo arduratsua bultzatzea enpresen praktika onak ezartzen laguntzeko, eta azken txostena egitea datuak biltzeko.

Parte hartu edo informazio gehiago jaso nahi duten enpresek 943-89 08 08 telefonora deitu edo energia@urolakosta.eus helbidera idatzi beharko dute.

UKUEk nabarmendu duenez, energia aholkularitza "ezinbesteko tresna" bihurtu da. "Energia kontsumoaren ebaluazio zehatz baten bidez, adituek hobekuntzak identifikatu eta negozio bakoitzerako irtenbide bat gomenda dezakete. Horrela, kostuak murrizten, energia eraginkortasuna hobetzen eta ingurumenean duen eragina minimizatzen laguntzen du. Bestalde, energia aholkularitzak, energia sektoreko azken araudi eta aurrerapen teknologikoen berri izaten laguntzen die enpresei". 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide