Astearte honetan ezohiko bilkura egingo du Orioko Udalbatzak

Onintza Lete Arrieta 2024ko uzt. 22a, 10:00

Ekaineko ohiko bilkura. (Guka)

Hamar puntuko gai zerrenda izango dute aztergai, horien artean kanpinean igerilekua eta ur parkea egitearen ingurukoak eta Muskuilu Harria elkarteak aurkeztutako mozio bat EAEko portuetan ontziak amarratzea jasotzen duen dekretuaren inguruan.

Orioko Udalbatzak ezohiko bilkura egingo du bihar, asteartea, 19:30ean hasita udaletxeko udalbatzar aretoan. Hamar puntu izango dituzte aztergai, horien artean kanpinean igerilekua eta ur parkea egitearen ingurukoak eta Muskuilu Harria elkarteak aurkeztutako mozio bat EAEko portuetan ontziak amarratzea jasotzen duen dekretuaren inguruan.

Ohi bezala, udalbatzarra zuzenean webgune honetan ikusteko aukera izango dute herritarrek streaming bidez.

Honakoa da gai zerrenda osoa:

1.-Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2024ko ekainaren 27ko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.-Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 4/2024 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditua transferitzeko modalitatean.

3.-Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 5/2024 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditu gehigarriaren modalitatean.

4.-Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 1/2024 zenbakidun konpromiso kredituen espedienteari.

5.-Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko Udaleko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrendaren aldaketari.

6.-Onartzea, egoki bada, udal langileen eta kargua dedikazio osoarekin edo partzialarekin betetzen duten udal korporaziokideen ordainsarien %2ko igoera orokorra, eragina 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.

7.-Onartzea, egoki bada, baldintza administratiboen eta baldintza teknikoen agiriak Orioko kanpinean aisialdiko igerileka eta ur parkea eraikitzeko obrak kontratatzeko ireki sinplifikatu bidez.

8.-Onartzea, egoki bada, baldintza juridiko eta ekonomiko-administratiboen agiriak Orioko hilerriko hiru panteoiren gaineko eskubideen adjudikazioa arautuko duena.

9.-Onartzea, egoki bada, Andoni Alkorta Agirrek, Orioko Muskuilu Harria elkartearen izenean aurkeztutako mozioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuetan ontziak amarratzeko postuak emateko eta erabiltzeko prozedura arautzen duen dekretuari buruzkoa.

10.-Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide