Laugarren eta bosgarren sailkatu dira Orioko traineruak Galiziako uretan

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 21a, 15:00

San Nikolas ontzia joan den astean, Zierbenan, jokatutako estropadan. (Aitor Arrizabalaga / Eusko Label Liga)

Eusko Label eta Euskotren ligetako traineruak Galizian izan dute estropada gaur. Orioko emakumeen ontzia laugarren izan da, eta gizonezkoen lehen ontziak egin du bosgarren.

Euskotren eta Eusko Label ligetako traineruak Galiziako leihatu dira gaur eguerdian. Orioko bi ontziak laugarren eta bosgarren sailkatu dira, eta, garaile izan dira gaurkoan Arraun Lagunak eta Urdaibai.

Euskotren Ligan, laugarren egin du Oriok. Lehen ziaboga denbora onean egin duen arren, Arraun Lagunak, Donostiarra eta Tolosaldeak indartsu jarraitu dute estropada, eta laugarren postuaren konformatu behar izan du Oriok. Dena dela, sailkapen orokorrean hirugarren da Orio, Tolosarekin berdinduta, 48 punturekin.

Eusko Label Ligari dagokionean, bosgarren postuan bukatu du estropada Orioko ontziak. Hondarribiarekin izan du lehia estua, baina azkenean ia bi segundo lehenago helmugaratu da Hondarribia. Sailkapen orokorrean, berriz, hirugarren postuan da baita ere Orioko gizonezkoen lehen ontzia.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide