Oriok hirugarren eta laugarren postuak lortu ditu Galizian

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 21a, 09:00

Eusko Label ligako trainerua. (Aitor Arrizabalaga)

Euskotren ligako trainerua hirugarren sailkatu da eta Eusko Label ligakoa, aldiz, laugarren.

Atzo Rianjon (Koruña, Galizia) jokatu ziren Eusko Label eta Euskotren ligetako estropadak. Eusko Label ligan II Bandeira Barbanza Arousa izan zen jokoan, eta Euskotren ligan, aldiz, Bandera Barbanza Arousa. Ontziek oro har, emaitza onak lortu zituzten.

Eusko Label ligari dagokionez, laugarren postua lortu zuen Oriok, 20:54:30 denborarekin. Aurretik geratu zaizkio Bermeo, Donostia eta lehen postuan, Zierbena. Izan ere, bere tandan hirugarren denbora onena lortu du, Hondarribiren atzetik, eta atzean utzi ditu Bermeo eta Zierbena. Hala, bederatzi puntu eskuratu ditu eta bere postua mantentzen jarraitzen du.

Euskotren ligari erreparatuta, hirugarren geratu da Donostia eta Tolosaldearen atzetik, 11:08:46 denborarekin, estropadaren sailkapenean. Izan ere, Tolosaldeak bi segundo atera dizkio eta traineruen sailkapenean postu bat aurreratu dio. Oriok guztira sei puntu eskuratu ditu liga honetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide