Hamabigarren postua lortu du Oriok Pedreñako estropadan

Julene Sorarrain

KAE1 Orio B. (Iñaki Suarez Calleja)

KAE 1 ligako estropada hartu zuen atzo Kantabriako Pedreña herriak. Orio azken postuan geratu da, 21:40:26 denborarekin.

Pedreñan (Kantabria) ETE eta KAE 1 ligako estropadak jokatu zituzten atzo. KAE 1 ligan, Marina de Cudeyo XIX. Bandera izan da jokoan, eta ETE ligan, berriz, Marina de Cudeyo III. Bandera izan da jokoan.

KAE ligako seigarren jardunaldia jokatu dute. Oriok, azken postuan amaitu du, 21:40:26 denborarekin. Aurretik izan ditu Zumaia, bigarren postuan 20:54:16 denborarekin, eta Zarautz 21:12:81 denborarekin. Bandera, berriz, San Juanek irabazi du. Hala, sailkapen orokorrean hamabigarren postuan kokatzen da Orio, 16 punturekin. Sailkapeneko lider jarraitzen du San Juanek, 72 puntu aterata.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide