Lurraldeko arrantzale zaharrak omendu ditu Gipuzkoako Kofradien Federazioak. Ekitaldia herenegun egin zuten, Karmengo Egunarekin batera, Donostiako udaletxean. Bertan, bizitza osoa itsasoan eman zuten 130 erretiratu izan ziren. Ekitaldian, modu sinbolikoan, Gipuzkoako portu bakoitzean (Mutriku, Zumaia, Getaria, Orio, Donostia, Pasaia-San Pedro eta Hondarribia) adin handiena duten lagunei eta saregileei opari bana eman zieten.
Omenaldi ekitaldiaren ondoren, Karmengo Ama Birjinaren omenezko meza Portuko San Pedro elizan.