Orioko Arraunketa Elkarteko traineruak Euskal Herritik kanpora joango dira ligetako estropadak jokatzera. Eusko Label eta Euskotren ligetako traineruek Galizian izango dituzte estropadak; Kantabrian, berriz, KAE1ekoak.
Galiziak hartuko ditu beste behin ere Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak. Larunbatean Bandeira Barbanza Arousa banderak izango dituzte jokoan emakumeek zein gizonek Riberirako Aguiñon. Euskotren ligako estropada 17:25ean hasiko da, eta Eusko Label ligakoa 18:30an.
Boiron, Ribeiratik kilometro eskasera, jokatuko dituzte igandeko estropadak. Euskotren ligari dagokionez (11:25ean), V. Bandeira de Traiñeiras Femenina Rianxeira izango dute jokoan. Haren amaieran, 12:20an, XXXIV. Bandeira Concello de Boiro.
Estropada hauek guztiak ligetarako puntuagarriak izango dira.
KAE1 Kantabrian
Pasa den asteburuko derrigorrezko "atsedenaldiaren" ondoren, KAE1 ligako traineruak lanera itzuliko dira. Pedreñan (Kantabria, Espainia) izango dute estropada. XIX. Marina de Cudeyo bandera jokatuko du Orio B larunbatean, hilaren 20an, 14:25etik aurrera.