Eduki babestua

Goizane Baylin, ongizate psikologikorako bideak sortzen

Erredakzioa 2024ko uzt. 22a, 08:50

Osasun psikologikoan espezializatutako zerbitzuak eskaintzen ditu Orioko zentroan, heldu, nerabe eta haurrentzat. Saioak, presentzialki edota online egin daitezke

Psikologia zentroa ireki berri du Goizane Baylin gazteak Orion, eta osasun psikologikoan espezializatutako zerbitzuak eskaintzen ditu bertan, heldu, nerabe eta haurrentzat. Saioak, presentzialki edota online egin daitezke. "Haur, nerabe eta helduentzako terapien bitartez, egunerokotasunean eragiten diguten arazoak landu ditzakegu, esaterako: antsietatea, depresioa, estresa, familia arazoak, beldurrak, autoestimu baxua, gizarte trebetasunak...", adierazi du Baylinek.

Arreta pertsonalizatua

"Zerbitzu hauen bitartez, norbanakoaren jokabide, sinesmen eta emozioak landuko dira, norberaren ongizate psikologikoa eta fisikoa sustatzeko. Hori guztia, zientzia ebidentziaren ikuspegitik bideratzen da, zintzotasuna eta gardentasuna lan egiteko moduaren oinarriak izanik kognizio eta jokabide terapiatik, norbanakoaren arlo guztietan oinarritutako arreta pertsonalizatua eskainiko da, aldaketara edo egokitzera bideratutako lanketa proaktiboaren bitartez", azaldu du psikologoak.

 

Goizane Baylin zentroa

https://goizanebaylin.com/

Aita Lertxundi 20, 2º lokala baxua, Orio

(+34) 607 09 26 43

info@goizanebaylin.com

RPS 92/24

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide