Talaimendi mendi elkarteak 75. urteurrena ospatzen jarraitzen du, eta irailean hiru eguneko irteera egingo du 2008-20212 urte artean jaiotako gaztetxoekin. Aragoiko Pirinio aldera joango dira Siresako Hospital arroila jaisteko eta Ozako tirolinan ibiltzeko.
Txangoa 135 euro kostatuko da umeko, eta irailaren 20tik 22ra egingo dute: irteera hilaren 20an 17:00etan izango da, eta itzulera, berriz, hilaren 22an, 20:00etan.
Tokia mugatua da, eta izena emateko galdetegia eskuragarri dago jada hemen.