Karmengo Amaren eguna ospatu dute oriotarrek

Andrea Zipitria

Karmengo Amaren eguna ospatu zuten atzo, Orion. Ohi bezala, meza nagusia izan zen, eta ondoren gogoan izan zituzten arrantzaleak, saregileak eta itsasoarekin lotutako kirol edo jardueraren bat egiten dituzten guztiak.

Karmengo Amaren eguna ospatu zuten atzo, Orion. 18:00etan elizkizuna egin zuten, eta ondoren prozesioan eraman zuten moilara Karmengo Amaren irudia, arraunez inguratuta, eta han, aurreskua dantzatu zioten. Arraunlariak ere gerturatu ziren uretatik, moilara. Apaizaren bedeinkapenaren ondoren, berriz ere parrokira egin zuten bidea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide