OBB taldea play-offa jokatzeko sailkatu da

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 17a, 09:00

OBBk etxean jokatutako jardunaldietako bat. (OBB)

Azken bi partidak galdu egin baditu ere, denboraldi borobila egin du herriko OBB taldeak. Hori dela eta, eskuratu du play-offerako txartela. Lehen bi partidak, hilaren 28an, igandearekin, jokatuko ditu, Mendibeltzen.

Pasa den asteburuan Spanish Softball League 2024, azken faseko bosgarren eta azken jardunaldia jokatu da. OBB Bizkorrak taldeko neskak Valentzian izan ziren CS Fenix aurka jokatzeko, eta bi partidak galdu bazituzten ere, aurrez egindako lan bikainari esker, etxeko taldeak bigarren postuan amaitu du liga, eta play-off-ean izango da. Bertan aurkari izango du CBS Rivas taldea –lehen postua duen taldea–. Bost partida jokatuko dituzte oriotarrek haien kontra, eta partida gehien irabazten dituenak aurtengo denboraldiko ligako garaile izango da. Lehen bi norgehiagokak Mendibeltzen jokatuko dira, hilaren 28an, igandearekin.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide