Asteburuko estropada irabazita liga eskuetan du Badok 13 beteranoen taldeak

Andrea Zipitria

Badok 13 taldea, banderarekin Plentzian. (Sexto anillo)

Badok 13 beteranoen taldeak Plentziako (Bizkaia) estropada irabazi du asteburuan. Liga bukatzeko bi jardunaldiren faltan, matematikoki eskuratu du liga.

Amaierara iristen ari da aurtengoz beteranoen ZIPR 18/70 Liga, eta Orioko Badok 13 taldeak, parekorik ez duela erakusten ari da. Pasa den asteburuan jokatu zuen ligako hamaikagarren estropada Plentziako (Bizkaia) badian, eta beste behin ere bandera ekarri zuten etxera, uretan 13:51ko denbora eginez. Beraz, bi jardunaldiren faltan matematikoki liga eskuratu du etxeko beteranoen taldeak.

Asteburu honetan, azkenaurreko jardunaldia jokatuko dute beteranoek, Zumaian. Azkena, berriz, Getxon edukiko dute. Uztailaren azken larunbatean.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide