Hondartzako kabinak itxita egongo dira gaur

Onintza Lete Arrieta

Antilla hondartza.

Orioko Udalak jakinarazi du "ezusteko arrazoiengatik" gaur, asteartea, ez dela erabilgarri egongo hondartzako zerbitzu hori.

Gaur, asteartea, kabinarik ez da egongo zabalik Antilla hondartzan, Orioko Udalak jakinarazi duenez. "Ezusteko arrazoiengatik" itxi behar izan dituzte, baina bihar berriro normaltasunez zabaltzea aurreikusten du.

Bestalde, gaur goiz partean ez da eguraldi ona espero kostaldean, eta tenperaturak ere atzokoak baino freskoagoak izango dira. Eguraldiaz, mareez eta hondartzaren momentuko egoeraz (webkamera) informatuta egoteko, bisitatu atari honetako eguraldiaren atala.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide