Haizea Gozategi oriotarra Txekian izango da abuztuaren hasieran jokatuko den Gazteen Kopan. Abuztuaren 9tik 11ra bitartean izango da hitzordua, eta Gozategik lemazainik gabeko laukoan hartuko du parte Irati Etxebeste, Naroa Landa eta Leire Navaridasekin batera.
Sailkatze estropada pasa den larunbatean jokatu zen, Sevillan. Bertan izan zen Gozategi, Euskadiko selekzioarekin lemazainik gabeko laukoan. Bertan txapelketa irabazita lortu du Gazteen Kopara joateko txartela. Baita ere, Sevillan sailkatze probetan izan ziren Orio Arraunketa Elkarteko lau partaide: Maialen Arostegi, Xanet Irazu, Unax Uranga eta Mattin Agirrezabala, baina ezin izan zuten sailkatu.