Garai batean urtero egiten zuten hitzordua burutu dute asteburuan Aldapa zikloturista elkartekoek: Harora irteera. Hedabide honi azaldu diotenez, hamalau lagunek egin zuten txangoa larunbatean, herritik 06:00etan aterata, eta furgonetan bi laguntzaile zituztela.
Itziartik Debara joan ziren, eta handik "zuzen barrualdera", Bergara, Arrasate eta pasatu, eta Landa ingurutik, Harorantz. Landan egin zuten hamaiketakoa, eta 12:30erako Haron ziren. Hango kiroldegian dutxatu ondoren, egunaz gozatu zuten iluntzera arte– bazkaria tarteko–, eta autobusean itzuli ziren Oriora.
"Talde anitza eta polita" elkartu zela esan dute, 22tik 70 urte arterako kideak zeudelako, eta espero dute hurrengo txangoan jende gehiago animatzea.
Falta zirenez ere oroitu ziren Aldapakoak larunbatean: "Azkena Harora etorri ginenean Imanol Salaberria ere etorri zen, eta zoritxarrez, duela urte pare bat joan zitzaigun, eta gogoan izan dugu gaurkoan".
(Argazkiak: Aldapa zikloturista elkartea)