09:00etatik 13:00ak bitarte, arraun klubak materiala banatzeko postua ezarri du Orioko Herri Ikastolako pergolan. Kuota ordaindu duten bazkideei elastiko horiak banatu dizkiete, eta egutegiak ere banatu dizkiete bertaratutakoei.
Urtero egiten duten zozketarako txartelak ere saldu dituzte bertan, eta zale ugari gerturatu da herriko arraunlariei beren bultzada emateko kamiseten bila.