Bizkaian lehiatuko dira Orioko bi traineru nagusiak asteburu honetan

Onintza Lete Arrieta

(Aitor Arrizabalaga)

Bihar arratsaldean Bilbon izango dira estropadak, eta igande eguerdian, berriz, Sestaon.

Bizkaian lehiatuko dira asteburu honetan Orio Arraunketa Elkarteko gizonezoken eta emakumezkoen traineru nagusiak. Bilbon ariko dira bihar –Euskotren ligako estropada 17:20an hasiko da eta Eusko Labelekoa 18:16an– eta Sestaon, berriz, igandean –Euskotren ligakoak 11:25ean eta Eusko Labelekoak 12:21ean–.

KAE1 ligako asteburuko jardunaldia, berriz, bertan behera utzi dute.

Sailkapen orokorrean goildean dira bi taldeak liga hasiera honetan. Emakumeak daude 25 punturekin, eta bigarren den Tolosaldearengandik soilik bi puntutara dago, 27 baititu horrek. Arraun Lagunak da lider, 32 punturekin.

Gizonezkoei dagokienez, laugarren dira oriotarrak une honetan 36 punturekin. Urdaibai da lider 48 punturekin, bigarren Zierbena da 41 punturekin, eta hirugarren, berriz, Hondarribia, 40 punturekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide