Orio Arraunketa Elkarteak bihar banatuko dizkie elastikoak bazkideei

Onintza Lete Arrieta

Kamiseta banaketa Orioko Herri Ikastolako plazoletan.

Orioko Herri Ikastolako pergolan jarriko dute postua, eta arraun klubaren zozketako txartelak erosteko aukera ere egongo da.

Orio Arraunketa Elkarteak bihar banatuko dizkie bazkideei aurtengo elastikoak. 09:00etan hasiko dira kuota ordaindu duten bazkideei kamiseta horiak banatzen, Orioko Herri Ikastolako pergolan, eta 13:00 arte egongo dira han.

Nahi izanez gero elastikoak erosteko aukera egongo da, eta baita klubak urtero egiten duen zozketako txartelak erostekoa ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide