Karmengo Amaren eguna ospatuko dute astearte arratsaldean

Onintza Lete Arrieta 2024ko uzt. 14a, 09:00

Karmengo Amaren egunez Orion ospatutako prozesio bat.

Elizkizuna izango da aurrena, eta ondoren prozesioan jaitsiko dira moilara. Han dantzariek Agurra dantzatuko diote Karmengo Amari, eta ondoren enbarkazioak bedeinkatu eta arrantzaleek lore eskaintza egingo dute.

Datorren asteartea, hilak 16, izango da Karmengo Amaren eguna, arrantzaleen zaindaria. Horregatik, urtero bezala, egun horretan elizkizuna eta prozesioa egingo dituzte Orion.

Elizako hitzordua 18:00etan izango da, eta prozesioa 18:30 jota abiatuko da moilarantz Herriko Plazatik barrena. Han dantzariek Agurra dantzatuko diote Karmengo Amari, eta ondoren etorriko da enbarkazioen bedeinkapena eta arrantzaleen lore eskaintza.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide