Ekai Center taldeak lagunduta, hitzaldia antolatu dute gaur arratsalderako Orion. Saioa iragartzeko herrian jarritako karteletan "gerratera garamatzate" irakur daiteke, eta bi galdera egiten dituzte: derrigorrezko soldadutza jarriko al den gizon eta emakumeentzat, eta zer egingo dugun horren aurrean.
Bi hizlarik parte hartuko dute hitzaldian: Mari Carmen Basterretxek "matrilineal kulturatik", eta Adrian Zelaiak "sozialdemokrata ikuspegitik". Antropologian doktore eta hainbat libururen egilea da Basterretxea, eta EHUko ekonomia aplikatuko irakasle eta Ekai Centerreko kidea, Zelaia.
Hitzaldia 18:00etan hasiko da Salatxo aretoan, eta antolatzaileek nabarmendu dute doan izango dela.