'Kosta ala kosta' udako magazinak Orion egin du gaur parada

Andrea Zipitria

'Kosta ala kosta' udako magazina Orioko Antilla hondartzan, gaur. (Andrea Zipitria)

Antilla hondartzatik egin du gaur Kosta ala kosta irratsaioa Iker Gurrutxaga esatari oriotarrak.

Aurreikusi gisa, gaur goizean Iker Gurrutxaga esatari oriotarrak gidatzen duen Kosta ala kosta udako magazinak, Orion egin du parada. Hain zuzen ere, Antilla hondartza erdian egin du bi ordu inguruko irratsaioa. Herriko zenbait gonbidatuk hartu dute parte. Tartean izan dira Aratz Arregi parrilleroa eta GoiurI Unanue moda diseinatzailea.

Hemen iragurgai Iker Gurrutxagari irratsaioaren inguruan aste honetan egindako elkarrizketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide