Arkupek hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu erosketak herrian egiten dituztenen artean

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 10a, 08:30

Bihar arte egongo da parte hartzeko aukera. Hiru sarrera bikoitz zozketatuko dituzte Bisiguaren Festan bazkaltzeko.

Asteburu honetan Bisiguaren Festa izango da herrian, eta bertako otorduetarako txartelak lehen egunean amaitu baziren ere, herritarrek badute aukera zozketa batean parte hartzeko.

Arkupe elkartearen bitartez, bihar arte erosketak herriko establezimednduetan egiteak saria izan dezake. Hiru sarrera bikoitz zozkatuko dira guztien artean, Bisiguaren Festan bazkaltzeko.

Erosketa egin orduko, erosketarn ticketean izena eta telefonoa jarri behar dira, eta saltokiko kutxan sartu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide