Badok13 taldeak bederatzigarren bandera eskuratu du asteburuan. Larunbat goizean jokatu zen beteranoen ZIPR 18/70 ligako 10. estropada Donostiako badian, Fortuna K.E.-ak antolatuta –ondoren eremu berean izan ziren KAE2, Euskotren eta Eusko Label ligetako jardunaldiak–.
Hamalau talde beteranok parte hartu zuten estropadan, ligako hamahiru ontziek eta ontzi gonbidatu batek, eta bi luze eta ziaboga bakarreko eremuan aritu ziren 2.775 metro burutuz.
Estropada Badok13-k irabazi zuen Mundakaren aurretik helmugaratuta, 11:13ko denbora eginda. Hala, ligan lider jarraitzen dute, sendo, hitu estropaden faltan, bigarren den Zumaiari 24 puntuko aldea aterata.
Hurrengo astean jokatuko da 11. jardunaldia Plentziako (Bizkaia) badian.