Espainiako Outriggers Txapelketan parte hartu dute Orioko hamabi ontzik

Onintza Lete Arrieta 2024ko uzt. 8a, 16:00

Orioko arraunlari batzuk, asteburuan Katalunian. (OAE)

Arraunketa olinpikoko estropadak Banyolesen (Katalunia) jokatu dituzte infantilen 11 ontzik eta beteranoen batek. Lana gogor egin arren, ontzirik ez da iritsi A finalera.

Kimu, infantil eta beterano kategorietako Espainiako Outriggers Txapelketa jokatu da pasa den asteburuan Banyolesen (Katalunia), eta Orio Arraunketa Elkarteak hamabi ontzi eraman zituen lehiara, infantilen 11 ontzi eta beteranoen bat.

Lana gogor egin arren, arraunketa olinpikoko A finaletara sartu gabe gelditu ziren taldeak. B finalean, hori bai, garaileak izan ziren ondorengo kategorietan: emakume infantilak skull bikoitzean; gizon infantila skiff bakarkakoan; eta gizon infantilak skull laukoan.

Informazio gehiago Orioguk.eus-eko Komunitateko Joxemari Olasagasti kidearen eduki honetan aurki daiteke.

Paraje ederrean jokatu dira estropadak. (OAE)

Orio Arraunketa Elkarteko arraunlarietako batzuk. (Argazkiak: Orio Arraunketa Elkartea)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide