Gaur jarriko dituzte salgai Gure Zirkuko sarrerak

Onintza Lete Arrieta 2024ko uzt. 10a, 08:00

Gure Zirkua, gauez, Mendibeltz futbol zelai ondoko berdegunean.

Abuztuaren 3tik 24ra bitartean, hamabost emanaldi eskainiko dituzte herrian,  ostegunetik igandera. Beste urteetan bezala, Mendibeltz futbol zelaiaren ondoko berdegunean egongo da kokatuta.

Aurten ere Orion pasatuko du udaren zati eder bat Gure Zirkuak, abuztuaren 3tik 24 bitartean hamabost emanaldi eskainiko baititu Mendibeltz futbol zelai ondoko berdegunean.

Sarrerak online erosi behar dira, eta gaurtik aurrera egongo dira salgai. Saioak 19:00etan izango dira, eta larunbatetan bi emanaldi eskainiko dituzte, 12:00etan ere egingo baitute ikuskizuna Iker Galartzak zuzentzen duen zirkuak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide