Abuztuaren 4an egingo dute euskal preso eta iheslarien aldeko hondartzetako mobilizazioa

Onintza Lete Arrieta 2024ko uzt. 7a, 10:00

Presoen aldeko mobilizazio bat, Antilla hondartzatik herrigunerantz bidean.

Kosta ala kosta, etxera lelopean, sei hondartzatara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria Etxeratek eta Sare Herritarrak, tartean Oriokora. Gipuzkoan beste bi mobilizazio bakarrik egingo dituzte, bat Donostiako Ondarretan, eta bestea Mutrikun.

Urtero bezala, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarriak hondartzetara eramango ditu Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak. Sare Herritarrarekin batera antolatu dute aurtengo ekintza, eta guztira euskal kostaldeko sei hondartzatan mobilizatuko dira abuztuaren 4an, igandearekin.

Orion izango da mobilizazioetako bat, 12:00etan. Ordu berean egingo dituzte protestak gainontzeko bost herrietan ere, Kosta ala kosta, etxera lelopean: Gipuzkoan Donostian Ondarretan eta Mutrikun; eta Bizkaian, berriz, Bakion, Laidan eta Lekeition.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide