Aurten ere Donosti Cup lehiaketak hartu du Mendibeltz zelaia

Onintza Lete Arrieta 2024ko uzt. 4a, 13:55

Atzo goizeko partida bateko irudia. (Onintza Lete Arrieta)

Asteartetik ari dira hainbat herrialdetako haur eta gaztetxoak nazioarteko txapelketa jokatzen herriko futbol zelaian. Albiste honetan ikus daitezke orain arteko emaitzak, baita gaurko eta biharko partidak eta horien ordutegiak ere.

Beste urte batez, hainbat herrialdetako ehunka haur eta gazte ari dira Donosti Cup nazioarteko futbol lehiaketan parte hartzen Donostian bertan zein inguruko herrietako futbol zelaietan; besteak, beste, Orioko Mendibeltzen.

Asteartean hasi zituzten partidak –zazpina jokatu dituzte egunero–, eta giro polita egon da harmailetan. Gaur ere lehian dira taldeak, eta egunotako emaitzen arabera erabakiko dira biharko partidak zer taldek jokatuko dituzten –Champions League eta Europa League ari dira jokatzen–, eta larunbatean izango dira, berriz, finalak.

Euskaldunez gain, kataluniarrak, espainiarrak, frantsesak, ingelesak eta japoniarrak dabiltza Mendibeltzen.

Hemen ikus daitezke Mendibeltzeko partiden ordutegiak, baita orain arteko emaitzak ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide