Esker oharra Arrantzale Eguneko antolatzaileen izenean

Arrantzale Eguneko antolatzaileak 2024ko uzt. 3a, 14:07

Herritarrak dantzan aurtengo Arrantzale Egunean. (Onintza Lete Arrieta)

Honako gutuna helarazi diote Gukari Arrantzale Eguneko antolatzaileek.

"Eguzkia ere animatu zen eta, unetxo batez gerturatu zen Arrantzale Eguneko ospakizunetara.

Eskerrik asko modu batera edo bestera parte hartu zenuten guzti-guztiei.

Eskerrik asko musikariei, festaren erritmoa markatzeagatik eta egun hau askoz ere gureago egiteagatik. Eskerrik asko Salatxori, zuen doinuek belarriak goxatu eta bihotzak alaitzen dizkigutelako.

Eskerrik asko udalari, antolaketa lanak errazteagatik eta babesa emateagatik.

Eskerrik asko kofradiari, zuek gabe festa honek ez luke zentzurik izango.

Eskerrik asko Gaztetxeari, zuen ateak zabaltzeagatik.

Eskerrik asko Pello eta Nikolasari, umeen zein helduen irrifarrak pizteagatik.

Eskerrik asko Harribili zuen sasoia eta dantzarekiko maitasuna zabaltzeagatik.

Eskerrik asko dantzariei, izugarria izan da hainbeste herritar dantzan batera ikustea. Herriko kaleak txiki geratzen ari zaizkigu.

Eskerrik asko figuranteei, egunari ematen diozuen kutsu bereziagatik.

Eskerrik asko, herria atontzeko materiala utzi diguzuen guztiei.

Eskerrik asko parrilleroei. Sardin usainak kaleak bete zituen.

Eskerrik asko Bide Batez taldeari, herriko plaza adin guztietako jendearen elkargune izatea lortzeagatik.

Eskerrik asko goizean goiz eta festa amaieran atontze lanetan egon zinetenei, plaza ikusgarri jartzeagatik eta ordu batzuk barru ezer gertatu ez balitz bezala uzteagatik.

Eskerrik asko herriari, festari eman diozuen harreragatik. Bihotz-bihotzez, ESKERRIK ASKO!"

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide