Mendebaldeko Saharako haur batek uda igaroko du Orion, Oporrak Bakean programaren eskutik

Julene Sorarrain

Zarautzen, Getarian eta Orion uda igaroko duten haur sahararrak. (Saharautz elkartea)

Oporrak Bakean programaren eskutik, Mendebaldeko Saharako lau haurrek Zarautzen, Getarian eta Orion igaroko dute uda.

Igande arratsaldean iritsi ziren Mendebaldeko Saharako haurrak Zarautzera, aurtengo Oporrak Bakean programaren barruan, eta dagoeneko beren udako etxeetan daude. Lau haur dira guztira Saharautz Elkartearen bitartez ekarri dituztenak; bat Getariara, bi Zarautzera eta beste bat Oriora etorri dira uda igarotzera eta abuztuaren bukaera arte egongo dira Euskal Herrian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide