Oharra argitaratu du Orioko Udalak, herritarrei gogoraraziz derrigorrezkoa dela Aparkatzeko Udal Txartela eramatea autoan itsatsita. Ekainaren 1ean hasi zen TAO sistemaren udako denboraldia, eta udalak maiatzaren amaieran bidali zituen txartelak.
"Bidalketan zenbait gorabehera izan ziren, herritar batzuek garaiz jaso ez zutelako, baina gaurko egunez, konponduta daude arazo horiek, eta banatu beharreko txartel guztiak banatuta daude", nabarmendu du erakundeak.
Zalantzak dituzten herritarrek edo ustez dagokien txartela jaso ez dutenek, udalera jo dezakete gaia argitzera.