Orioko Futbol Taldeak gurasoentzat bilera informatiboak egingo ditu aste honetan

Onintza Lete Arrieta 2024ko uzt. 2a, 13:24

Artxiboko irudian, Orioko Futbol Taldeko infantil mutilak Gonzalo Urkia Futbol Txapelketako finalaurrekoan lortutako garaipena ospatzen. (Jabi Gonzalez Toston)

Bihar, asteazkena, infantil mailakoekin egingo du bilera, eta ostirala bitarte, jubenil, kadete eta futbol eskolakoekin ere bilduko da kluba.

Orioko Futbol Taldeak bilera informatiboak egingo ditu aste honetan klubeko gaztetxoen kategorietako gurasoentzat 2024-2025 denboraldiaz. Bihar, asteazkena, izango da aurreneko bilera, infantilentzat.

Bilera guztiak arratsaldez izango dira, Salatxo aretoan. Honakoak dira egun eta ordu zehatzak:

  • Uztailak 3, asteazkena: infantilekin (2011-2012), 18:30etik 19:30era.

  • Uztailak 4, osteguna: futbol eskolarekin (2013-2016), 18:00etatik 19:00etara.

  • Uztailak 4, osteguna: jubenilekin (2006-2008), 19:00etatik 20:00etara.

  • Uztailak 5, ostirala: kadeteekin (2009-2010), 18:00etatik 19:00etara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide