Udako kultur programa ostiral honetan abiatuko du Orioko Udalak zirku emanaldi batekin: Zirko Txosko bikoaren Oh Pera ikuskizuna. Hondartzan izango da hitzordua, 19:00etan.
Udalak aurreratu duenez, "malabarismoz eta akrobaziaz betetako" 50 minutuko saioa izango da, "haurrei zein helduei zuzendutakoa". Umorea erabiliz, "etengabe aldatzen ari den unibertsoaren inguruan hausnartuko dute".