Kultur Etxea itxita izango da hilaren 8an eta 9an

Andrea Zipitria

Datorren astelehenean eta asteartean itxita izango da Orioko Kultur Etxea. Asteazkenetik aurrera, berriz, udako ordutegian irekiko dute.

Ateak itxita izango ditu Orioko Kultur Etxeak hilaren 8an eta 9an, datorren astelehenean eta asteartean. Asteazkenean zabalduko ditu ateak, baina udako ordutegiarekin egingo du.

Alegia, 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, irailaren 9ra arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide