Arraun Elkarteko bazkideei kamisetak banatuko zaizkie hilaren 13an

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 2a, 09:00

Kamiseta banaketa.

Bazkide kuota ordaindu dutenei Orioko Arraun Elkarteko elastiko bat banatuko zaie hilaren 13an, larunbatarekin. Postua, Orioko Ikastolako pergolan jarriko dute. Zozketako txartelak erosteko aukera ere izango da bertan.

Hilaren 13an, larunbatarekin, Arraun Elkarteko bazkideei kamisetak banatuko zaizkie. Goizeko 09:00etan hasiko dira kuota ordaindu duten bazkideei kamiseta horiak banatzen, Orioko Ikastolako pergolan, eta eguerdiko 13:00ak arte izango da horretarako aukera.

Halaber, elastiko horiak erosteko aukera izango da postu horretan. Zozketa bat ere martxan jarriko dute, eta txartelak salduko dira bertan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide