Jaun eta jabe izan dira Badok 13ko bi ontziak etxean jokatutako estropadan

Andrea Zipitria

Atzo, igandearekin, jokatu zuten beteranoek Jakes Landa IX. Bandera, Orion. Bi ontziak jaun eta jabe izan ziren etxean. Badok 13ko bi ontziek estropada irabazi zuten.

Jakes Landa IX. Bandera jokatu zuten atzo, igandearekin, beteranoek. Ligako lidertzan jarraitzen du Badok 13 A ontziak, atzo, bi luzetara jokatu zen erlojupekoan garaipena eskuratu ondoren. 13:17,30 denbora behar izan zituzten estropada bukatzeko. Atzetik, izan ziren Zumaia (13:22,64) eta Mundaka (13:31,59), bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren.

Badok 13 B ontziak, gonbidatu gisa jokatu zuen estropada, eta kategoria horretan ere, irabazi egin zuten. 14:14,03 denborarekin.

Jakes Landaren memoriala izan zen atzoko estropada, baina orain gutxi sendu den Edu Mugertza Badok 13 beteranoen sortzaileetako bat eta azken 12 urtetako presidentea izan dena oroitu zuten. Minutu bateko isil unea egin zuten.

Argazkiak: Aritz Mutiozabal eta Badok 13

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide