Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiko kontzertuetako bat Orioko parrokian eskainiko dute

Onintza Lete Arrieta

Roures eta Gil. (Utzitakoa)

Ongintzako kontzertua izango da Afagi elkartearen alde, uztailaren 7an.

Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiaren kontzertuetako bat Orioko San Nikolas parrokian eskainiko dute. Ongintzako kontzertua izango da Afagi elkartearen alde, eta doakoa izango da sarrera.

Uztailaren 7an izango da emanaldia, 20:00etan, Francisco Gil (oboea eta adar ingelesa) eta Saskia Roures (organoa) musikarien eskutik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide