Anestesiaren kontzerturako sarrerak salgai daude hiru tokitan

Onintza Lete Arrieta 2024ko eka. 27a, 14:20

Anestesia taldea.

Kontzertua uztailaren 6an izango da, eta Bellum taldea igoko da aurrena oholtzara, 22:00etan. Sarrerak salgai daude Kolon Txikin, Zarautzen Arranon eta Usurbilen herriko tabernan.

Mikel Kazalis zarauztarraren Anestesia taldeak Orio bisitatuko du uztailaren 6an, larunbata. Etxeluze gaztetxean emango du kontzertua, eta Bellum talde getariarra ariko da haien aurretik –talde horretako kideen artean da Kazalisen semea–.

Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta sarrerak igandean Etxeluzen erosteko aukera egon bazen ere, denak ez zituzten saldu, eta horiek jada salgai daude Kolon Txikin, Zarautzen Arranon, eta Usurbilen herriko tabernan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide