Azoka eguna da bihar, baina ohiko tokian ez dute egiterik izango, Ikastola aurreko plazan sanpedroetako barrakak jartzen ari direlako. Horregatik, kiroldegiaren eta Arantzazuko Andra Mariko etxeen artean izango da azoka biharkoan.
Ohiko ordutegia edukiko du; hau da, goiz parte osoan egongo dira salgai askotariko produktuak.