Ekaineko udalbatzarra egingo dute bihar iluntzean

Onintza Lete Arrieta

Orioko Udalbatza, bilkura batean.

Bozkatuko dituzten gaien artean daude Txara eta Errezabal-Lertxundi bideak Orioko bide publikoen inbentarioan sartzea eta euskara planaren jarraipen batzordea eratzea.

Bihar, osteguna, egingo du osoko bilkura Orioko Udalbatzak udaletxeko udalbatzar aretoan. 19:30ean hasiko da udalbatzarra, eta honako puntuak bozkatuko dituzte:

  1. Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2024ko maiatzaren 30eko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
  2. Behin betikoz onartzea, egoki bada, 2023ko udal aurrekontuaren kontu orokorra.
  3. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Txara eta Errezabal-Lertxundi bideak Orioko bide publikoen inbentarioan sartzeari.
  4. Onartzea, egoki bada, Euskaraz Hobeto! Orioko Udalaren erabilera plana 2024-2027an aurreikusitako jarraipen batzordea eratzea, eta batzordeko kideak izendatzea.
  5. Eskariak eta galderak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide